« Gaur irekiko ditu ateak » ikusi genuen Donapaleuko zineman, eta egia, jendea hunkiturik egon zen, egunkariaren sortzearen prozesua ezaguturik, protagonistekin gaualdia pasaturik, etxeko kanapean lagun onekin egin liteken bezala, solasean eta elez blai … Dokumentalaren egileek badute merezimendu, ez baita enoatzen, hainbeste solas arras ederki irun dituzte, narrazioaren haria jarraitzeko tirria bizirik atxikaraziz, eta musika hori, uste dut musika horrek ere baduela eraginik kondairaren hatsaren intentsitatea airean langartzeko.
Atera eta, hor ginen 30 egunkariaren irakurle eta oraindik irakurle ez zirenek, irria ezpainetan genuela, begien dirdiretik, ageri zen barku-abentura horretako partaide senditzen ginela, edo senditu nahi… Filma ondoko solasaldian aipatu zen gisan, maiz euskaldun zaharren tropelak estakuru errexa ateratzen du egunkaria ez irakurtzea arrazoinkatzeko : « ez dunk errex horgo eskuara ulertzea ! » Zineman oren bat et’erdiak iragan ondoan, ez bide zen berdin, ulertzen zen hobeki zer zen botiga horren sentsua, gure alferkeria eta nagikeria urratzeko balio zuena : euskaldunen saretzea aro modernoan zen jokoan, hiztunek beren garaiko kizkuntza moldatu eta sortzea zen parioa, … edo (deus)ez !
Hara ! ez da berantegi. Harpide daiteke. Edo egun arteka prentsa bulegoan erosi. Edo harpidedun bati zikin-untzira botatzen duenean ebatsi.
Hemen pean, harpidetze-orria, zuen zain.
Ezin komenta gehio.