2011an, AMIKUZEko euskalgintzak bere indarrak batu zituen lehen aldiz eta hizkuntzari buruz zituen galderen artean, « BADEA NORBAIT ? » hau ozen oihukatu nahi izan zuen, liburutto bat moldatuz eta etxe guzietara helaraziz. ZABALIK elkarteak koordinaturik, urte hartan 40 urte ospatzen zituen ikastolak, gau eskola, ALDAKA gaztetxea, KITZIKAZANK antzerki taldea, KILIMON joaldunen elkartea eta musikarien elkarteekin batera sei hilabeteko kanpaina airos bat eraman zuten. Hitzaldi, libertimendu, kontzertu, ibilaldi eta besta egun batek osatu zuten egitarau jori bat, eta denari gorputz bat emaiteko, kantu klip bat muntatu zuten bai eta aipatu liburuttoa.
Hiru parte ditu liburuak :
- Hizkuntzaz : gure hizkuntzari azken mendean gertatu abandono masiboaren esplikazione batzu proposatuak dira irakurlearen gogoeta akuilatu nahian. Galtze prozesuaren ulertzeak laguntzen ahal gaitu gai honekin baketzen agian. Haatik, inportantena da galtzea izan bada, berreskuratzea ere izan daitekela, gisa hartako baldintzen sortzen jakiten badugu. Norbere bizian lehenik…
– Historiaz : AMIKUZEko historia jorratzen du parte honek, prehistoriatik haste joan den mendea arte. Historia aberatsa, NAFARROAko erresumarenean paper garrantzitsua jokatzerainokoa.
– Literaturaz : kantu, ipuin, poema, antzerki ala nobela idazle frango kondatzen ditu AMIKUZEk ere. Hauen talenduen jasta labur bat eskainia da.
« Amiñi bat, amiñi bi, euskaraz giten bizi » errepikatzen du kanpaina hortarako adelatu kantuak. Hitzak liburuko azken hostoan aurki dezazkezue. Amikuzeko geografia desberdinetan barna eramaiten gaituzte, ozen erraiteko euskaraz bizi nahi dugula.
Ikus hemen dokumentu osoa (saka moleta gain behera) eta telekarga nahi baduzu.
Ezin komenta gehio.