Otsail ostegunetako aintzin jasta gisa. Loturik, Irulegiko Irratian entzun izan dugun kronika atxemanen duzue.
Hortan, Alex Arzallus gazteak, Amikuzeko Euskarari buruzko azalpen bat egiten dauku, nun hemengo berezitasun batzu aipatzen dituen. Finitzeko erraiten duen bezala : « ez da aise hizkera oso baten 2 minutaz azaltzea, baina gehiago aztertu nahi duenarentzat aintzin jasta gisa… »
Argigarria da ere ondotik ekartzen dugun testoa. Ahotsak.com-en aurkitu dugu eta Amorotze Zukozeko Adolf Berdeko da mintzo, 1913an :
Milesker hun bat, zier, jaunak, zeen eta iduitu bitzauzie Amikuzeko xoko huntako eskuara motak ee meexi ziela bildia izaitia, tresna pullit hortaz, horren barnian, mundia mundu deno bizitzeko. Aitortzen zit eztela lapurtarra bezin gozua, ez etaare xuberatarra bezin arina, aphezek berek pheedikietan uzten dutela bazterreat. Bena guk, amikuztarrek, maite diizi dena den; alainan guria uzu, gure ainzinekuek utzia, eta Jinkuak hala nahi badu, gure ondokuer den bezala utziko duuna. Izan diten xapeldun edo bonetdun, oro laborariak Amikuzen; eta laborantxako gauzetan gure mintzaiak gure auzoer etzi deus mailleatzekoik; bereber badailazu, eta agian luzaz oono iraunen zi hemengo eskualdetan.
Ohargarria da, nola amikuztarrak euskaldun gisa bere buruaren mendratzeko joera zoin aspalditik datorren, ele horietan ikusten dugun bezala. Halaere, Adolfek zentzuz trenkatzen du debatea : « maite diizi (…); alainan guria uzu! » eta alegia deusez mespretxugileak izendatzen : « (…) aphezek berek pheedikietan uzten dutela bazterreat. »
Hari horietarik eta beste batzuetarik tiratuko du Inaki Kaminok, otsaileko lehen ostegunean, han segituko dugu azterketa beraz…
Ezin komenta gehio.