Joan den urriaren 13an, taldekako Xilabaren estakuruz, bertso-afari bat izan zen Altzumartako gelan. 80 afaltiar, barne 6 bertsulari, Musutruk txarangak ere bazterrak alaitu zituela. Amikuzeko Eskukulako taldetik Ramuntxo Kristi, Bittor Tikoipe eta Paul Moal arizan ziren, eta Garaziko Otsoaren 7 umetarik, Miren Artetxe, Eki Perrier eta Oier Urreizti.
Gazte ainitz bazen jinik, batean isilik beha, bestean arrabots handitan beren esker on edo poza adierazten (afaritik landa zen ere!).
Garazikoak nagusitu dira, bilo mutur batez, baina hori zen gutiena, bertsoaren plazera eta tentsioa biziki ongi pasarazi baitziren, eta denentzat pozgarria izan zelako, giroak hori zuen erakutsi bederen.
Azken agurrean, Mirenek holako zerbait azpimarratzen zuen funtsean :
(Airea: Iparragirre abila dela)
Zinez saria da ikustea sala handi hau beteta
ta egiazko bertsolariak kantuz umorez taldeka
zinezko gozamena
jolasa da sormena
ez joaitea puntuen xeka
behar den guzia bertsoa baita ez lehia ta ez txapelketa
Ezin komenta gehio.