Maiatzaren 27an, ibiakoitz goizeko 10etarik aitzina, komikiaren egileak bere obra aureztuko digu. Ondotik zintzur bustitze bat eskainia izanen da.
Adur Larrea marrazkilari eta ilustratzailea, Ziburun plantatua da orain eta handik barreiatzen ditu bere obrak. Argia astekarian asteroko tiraz bestalde zenbait komiki eginak ditu jadanik, adibidez « Antzara eguna » Mikel Antzarekin, eta kolaborazio anitz Bertsolari aldizkarian, Xabiroi komiki aldizkarian edo Kanalduden. Bere azken komikiarekin jiten zaigu Donapaleuko mediatekara. Gure historiako gertakari ikaragarri bat hartu du abiapuntu eta pertsonai bereziak berriz biziarazi, Senpere Altzuieta ingurua famatu egin zutenak. Western aire bat badu komikiak, eta zuri beltzezko obra zinez eder bat ondu digu.
Gaiaren aurkezpena :
1795ean, bi urtez iraun zuen Konbentzio Gerla bukatu zelarik, gudu-zelaian, deportazio eremuetan edo exilioan egonak zirenek etxerako bidea hartu zuten. Herrira heltzean, haietarik anitzek, beren etxea edota lurrak okupatuak, kixkaliak edo barreatuak atzeman zituzten.
Ezpeleta, Itsasu, Larresoro edo Kanbo inguruetako soldatu ohi zonbait, gerlak emana zien esperientziaz eta armez baliaturik, mendeku gosez zeuden deportatu eta exiliatu ohi batzuekin elkartu ziren, eta ohoin banda bat osatu zuten. Bi urtez, Lapurdi ekialde horretan, deportaziora, exiliora edo gerlara igorriak zituztenak jazarri zituzten, haien etxeetan ebatsiz eta egitate bortitzak burutuz. Lurbinttoko eremuan zuten beren gordelekua. Azkenean harrapatuak izan ziren eta Frantziako epaileen aitzinera eramanak.
Autorearen elkarrizketa :<https://www.eke.eus/eu/kultura/lekukoak_lekuko/adur-larrea
Zabalik elkarteak antolaturik.
Ezin komenta gehio.