Irailaren 11an, Gamueko jauregiaren eremuan (Amikuze, Baxe Nafarroa), Kukuletan kalakan ekitaldia bigarren aldiz beharra zena, gibelatua da.
Ekitaldi horren bidez, laborantzaren gai zabalari buruz ausnartu nahi dugu, lekuko berezitasunak, amikuzekoak hots, argitan ezarriz.
Izan ere, Amikuzen berriki arte, laborariak gehiengo zabalbatean, etxetiarrak (maizterrak) ziren, lurjabeen menpeko. Bigarren mundu gerra ondoko loraldiak, oihartzun berezia ukan du beraz gure eskualdean. Horiek orok esplika dezakete gaur egun laborantxa egiteko dugun manera nagusia.
Gure ekosistema, elikadura eta nola ez, osagarria, laborantza eta bere praktiker xuxenki lotuak direla badakigu, eta bestalde, laborantza hau ezin dugu aztertu gaur egungo sistema produktibistatik aparte. Horiek hola, gogoeta zonbait piztu zaizkigu :
Zein da gure lekuko laborantzaren egoera ? Zendako hautu hauek eginak izan ziren ? Sistema honek nolako ondorioak ditu laborarien bizimoldean ?
Nola segurtatu etxalde batek segida ukanen duela ? Lurrik gabe direnen geroko laborarien instalazioa nola bermatu ?
hitz ordua goizeko 9ak30tan emaiten dizuegu, elgarrekin kafe baten partekatzeko.
Lehen hitzaldia : NPB (PAC), zein laborantzari buruz ?
Nekazal Politika Bateratuari (PAC) buruzko historikoa, funtzionamendua eta europear diru zamen banaketaren aurkezpena, tokiko ilustrazio adibide batzuekin. 20 urtez animatzaile eta formatzaile gisa laborariak segitu dituen Mattin Irigoin-ekin solasa.
Mikel Hiribarren, sindikalista gisa, frantses eta europear mailan « Beste NPB bat » buruzko negoziaketak segitu ditu. Negoziaketa horien erronkak eta beste laborantza baten aldeko errebendikazioak aurkeztuko dauzkigu.
Bigarren hitzaldia, pausa baten ondotik, : Etxalde bat hartu edo/ta utzi, transmisio eta instalazioaren erronkak.
Zer da gaur egun ipar euskal herriko etxaldeen argazkia ? Entzuten dugu hemen oraino laborantza dinamikoa dela, alta, instalatzen den laborarien kopuruak ez du, uzten dutenen kopurua estaltzen. Ber denboran, etxalderik gabeko laborarigaiak badaude, abiatzeko prest.
Arlo hortan lanean dabiltzan teknikariekin, baita laborarien lekukotasunekin, gaiari buruz gogetatzeko parada dukegu.
Frantsesez ariko diren hizlarientzat, zuzenezko itzulpenak segurtatuak izanen dira.
Segurtasun neurriak errespetatuak izanen dira. Bakotxak maska ekar dezala.
Ezin komenta gehio.