Amikuze esperimentazio gunea izan da lehen ere. Modernismoak ekarri lehen iraultza berdeak azkar inarrosi zuen eskualdea, esklabotza molde bat zen aitzineko etxetiargoa zangoz-goratuz eta sozial, ekonomiko eta geografiko paisaia osoki eraldatuz. Segi irakurtzen →
Monthly Archives: juillet 2020
Zer izan da 1620ko ediktua ?
Donapaleu gertakari historiko batek besarkatu badu, izan da 1523tik aitzina, Gaztelak Nafarroa inbaditu ondotik, erresumaren hiriburu bilakatzen dela. Hor da monera egiten, hor dira Nafarroako administrazio gorenak kokatzen, barne bere auzitegi Segi irakurtzen →
Frantxua Teilagorri, Donapauldar engaiatuari elkarrizketa
Afitxen bildumagilea dugu frantxua Teilagorri Donapauldarra. Kolekzioko liburu ederretan publikatuak dizkio Txalaparta argitaletxeak. Baina, beste ainitz gauza ere dugu Frantxua, Amikuzeko figura bat, suhiltzaile, errugbilari, hautetsi, geometro eta militante politiko nekaezina. Segi irakurtzen →
Eñaut Etxamendi, idazle eta kantariarekin solasean
Joana Ibargarai BERRIA egunkariko kazetariak elkarrizketa bat egin dio Eñaut Etxamendiri. Parada ederra da bere bizi osoko engaiamenduaren errepaso baten egiteko, eta bidenabar bere mundu ikuskera eta bere ekintzailetza hobeki ulertzeko. Segi irakurtzen →
1370ean, Ilharreko sorginak Garruzen epaitu ziren
Gure iraganeko pasarte ilunik bada, sorgin auziena hor koka liteke errex. Amikuzen ere izan ziren horrelakoak, inkisizioa baino aise lehenago ere Ander Berrojalbiz Durangarrak aurtengo Otsail Ostegunetan jakiterat ekarri digun bezala. Segi irakurtzen →