Joan den abenduaren 17an, Behauzeko gela berri-berrian, ospatu ginuen gure urte ondarreko bertsu afariaren 4garren edizioa. Erran dezakegu aurtengoak, besteen bide beretik segitu zuela, giro bero-beroan…
Afaria berriz ere, gure lekuko sukaldariek, lekuko mozkinekin prestatua, paregabea izan zen. Iduri luke usaia hartuz, hobetzen direla gainera!! Eta gu orduan, untsa usatzen.
Eta zer erran, Sebastien Lizaso eta Aitor Mendiluze-k afalondoan bota bertso erauntsiaz!! Xoragarria izan da berriz ere… Laister laister, hemen berean, saioaren zati bat ikus eta entzungai ukanen duzue… (Gure teknikariak punduan emaiteko denbora…)
Ezin komenta gehio.