Oroituko zirezte 2020eko urriaren 3an, Donapaleun 1620ko ediktuaren 400. urtabururako, garaiko Nafarroaren erresumaren historiaz jardunaldiak antolatu genituen NABARRALDE Fundazioak eta ZABALIK elkarteak.
Orduko hizlarien solasak biltzen ditu liburu honek, beren jatorrizko hizkuntzan osorik eta laburpen bat beste bi hizkuntzetan. Gisa hortan liburua euskaraz, espainolez eta frantsesez irakurtzeko gisan da.
Garaia kokatzeko, Nafar estatuaren kronologia bat gehitu dugu, bere sorreratik azken herexaraino.
Bukatzeko, erresumaren azken kapitala administratiboa izanik, garai hartako DONAPALEUko gune historikoen aurkezpen labur batek osatzen du liburua.
Eskuratu nahi baduzu, Donapaleuko liburu dendetan aurkitzen ahalko duzu, eta hemendik beretik mana dezakezu ere.
Prezioa : 15 €
Ezin komenta gehio.