Amikuzeko ikastolako Euskaraz Bizi taldeak eta Zabalik elkarteak bi hitzordu eskaintzen ditu haur, burraso eta aitatxi-amatxier haurreri ixtorioak irakurtzeko plazerra lantzeko.
Joan den urtean tailer desberdinak proposatu zituen Zabalik elkarteak burraso gazteeri, eta horietan agertu zen beharrordu hau, helduek nahi zutela « ikasi » nola irakurri ixtorioak beren haurreri.
Galdegin eta ukan! Hona bi hitzordu gaiari buruz finkatuak Donapaleuko mediatekan, HARIA argitaletxeko Mirentxu Ibargaraien laguntzarekin. Goizaldiak 10etan hasten dira eta bi partetan igaiten :
- lehen partea haurrekin (4 urtetarik goiti), oren erdi bateko ipuin kondaketa euskaraz,
- bigarren partea, burraso eta helduekin, euskarazko ipuin kondaketa goxatzeko tailerra, frantsesdunentzat 01/24ean eta euskaldunentzat 02/28an. Tailerrean liburuen hautatzeko kontseiluak eta irakurketa haurrentzat eta helduentzat memento goxoa izaiteko gakoak partekatuko dira. Arte hortan, haurrendako eskulan eta mahai jokoak antolatuko dituzte Euskaraz bizi taldekoek.
Aipa zuen inguruan, goizaldiak gaiak interesatzen dituen orori idekiak dira.
Ezin komenta gehio.