2026ko martxoaren 31an, astearte arratseko 20:30etan, Donapaleuko zineman
Zazpi laburmetrai berri euskaraz pentsatu eta eginak ekarrarazten ditugu Donapaleuko zinemara.
Film laburren zirkuitu ibiltaria da Laburbira eta, urtez urte, euskaraz sortu eta ekoitzi lanen bilduma eskaintzen die herritarrei.
2 helburu nagusi erdiesteko sortu zen Laburbira: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileei beraien filmak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortu film laburrak ezagutaraztea, bestetik.
Bi helburuak betetzen direla erran dezakegu, 23 urtez bete ere, euskal zinemagintzaren erakusleiho aparta baita TAUPA mugimenduak antolatzen duen LABURBIRA.
Euskal zinemaren loraldiaren ale berriak ikusgai izanen ditugu Donapaleun berean…







Ezin komenta gehio.