KORRIKA 2026 heldu da
Anartean gau eskolan lanean ari dira eta hainbat ekimen prestatu dituzte :
- Abenduaren 11an, gau eskolaren ateraldia : Kalostrapen untsa jan ondotik, Baionako Euskal museoan den Bernat Etxepareren liburuaren bisita eginen dugu. Momentuko 27 parte hartzaile ditugu.
- Abenduaren 13an, animazio batzordeak ateraldi bat antolatuko du : goizean Mauleko euskal gaztain etxearen bisita gidatua, bazkaria Europe jatetxean, eta arratsaldean Mauleko bisita gidatua.
- Abenduaren 18an Gau eskolaren biltzar nagusia + pintxo gaualdia Espeletenea ostatuan.
Amikuzeko eta Oztibarreko gau eskolak bere urteko biltzar nagusia abenduaren 18an egin du Larzabalen, Espeletenia jatetxean. 30 kide elkartu dira 2024/2025 urteko aktibitateak eta konduak aztertzeko. Gau eskolak 102 ikasle errezibitu ditu urtean zehar eta kurtsoak, 10 irakasleek segurtatu dituzte, 12 taldeetan.
Kurtsoez gain, animazio taldeak aktibitate bereziak antolatu ditu ikasleek, bisita batzuen bidez, euskara erabiltzeko aukera ukan dezaten hala nola Pasaiako Albaola, Ibarlako Harispuru makila egileak eta Larzabaleko « Harriak Iguzkitan » Euskal Herriko hilarrien interpretazio gunea.
Aktibiateen eta konduen aurkezpena egin ondoan, txosten morala eta kontuak aho batez baieztatuak izan dira. Bulegoa ere arraberritua izan da.
Ondotik, bi urtetarik ezagutzen dugun Korrika famatua aipatua izan da. Helduden martxoaren 19an, 24. Korrika Atharratzetik abiatuko da eta Amikuzetik pasatuko. Xehetasunak ondoko egunetan ezagutaraziak izanen dira. Amikuzeko Gau eskola mobilizatua izanen da ekitaldia baldintza onetan antolatzeko eta horren inguruan antolatuak izanen diren ekintzetan parte hartzeko (korrika ttipi…).
Biltzar nagusiaren ondotik, gaualdiak segitu du baso baten inguruan Espelleteniak preparatu pintxoak gozatuz.
2026ko KORRIKA Atharratzetik abiatuko da, jakin dugunez. Laster jakinen dugu Amikuzen ze egun eta tenoretan iganen den.
KORRIKAren gure herrietarik pasatzea prestako bilkura ideki bat eginen da urtarrilaren 22an, astiriko 6ak30etan, Iturzainenian.


Ezin komenta gehio.