Amikuzeko euskaltzaleak gomitatzen ditugu martxoaren 18an, Euskaraldia prestatzeko bilkura batetara, astearte astiriko 6ak30etan, Zabalik elkartearen lokalean.
Hirugarren Euskaraldia jiten den maiatzaren 15etik 25era iganen da Euskal Herri osoan. Ahobizi eta Beharriprest txapak berriz hartuko ditugu eta ariketa sozial kolektiboan sartuko gira, zeinahiri zonbat nahi euskaraz mintzatu eta entzuteko.
Orain badakigu, euskara jakitea ez da aski, baliatuz da bizitzen. Badakigu ganita ez bezala, ez baliatuz dela lanpusten, mamiz husten…
Dinamikak uzkaili behar ditugu! Baina nola ? Zer egin behar da aldi hau euskararena izan dadin ?
Hori dugu elgarrekin ikusiko helduden astearte astirian.
Xauri gustian, baduxu denen beharra!
Ezin komenta gehio.