1700ean, Amikuzek zituen 1000 laborariak, denak, etxeko jaunak ziren… bainan 1946an %55ak etxetier bilakatuak dira : %83 Aiziritzen, %89 Gamuen, %80 Zohaztin!
Noiz eta nola galdu dute beren burujabetza ?
Zer izan da etxetiargoa?
Nolako jendartea zen Amikuzen denbora heietan?
Zein borroken medioz Amikuztarrek beren fiertatea berreskuratuko dute 1946tik aitzina ?
Azaroaren 23an 10ak eta erditan, Gamueko Jauregian Amikuzeko Laminak elkarteak antolaturik, ZABALIK elkarteko Jean-Claude MAILHARINek AIZIRITZE GAMUE eta ZOHAZTIko kasueri bereziki hertsatu hitzaldia eskainiko dauku.
Ezin komenta gehio.