Aritz Ibarra ezagutzen dugu Nafarroako historiaz antolatu ditugun ekitaldietan berak egin baititu ilustrazio eta afitxak. Geroztik, bietan jin da ere bere komikien aurkeztera. Gasteizko marrazkilari hau eskuin muturrak egiten zuen manifestazio Segi irakurtzen →
Category Archives: GERTAKARIAK
« Lau, teilatu gainean » antzerkia Abendoaren 13an, ibiakoitzez 18:00tan, Domintxineko gelan
Ortzaizeko 4 emazte gazteek antzeztuko dute, Arantxa Hirigoienek idatzi eta taularatu antzerkia. Lau emaztek, konfinamendu garaian, arrats guziz elgar atzematen dute. Solasetik-solasera, ametsetan hasten dira… Atxik data Kitzikazankek antolaturik.
Amikuzeko ikastolaren Eguberriko merkatua Donapaleuko Airetik gelan, azaroaren 29an
Amesten duzun guzia eta oraino amesten ez duzuna ere, hor aurkituko duzu… Urte undarreko oparien pasta segurra ! Salmahainen xehetasunak Amikuzeko ikastolako fezbuk gunean : https://www.facebook.com/Ikastolak50/ Airetik gelan, goizeko 10etarik arratsaldeko 6ak Segi irakurtzen →
Bilkura publikoa, 2025eko abendoaren 2an, 7etan, Touzaa etxean : haurtzain euskaldunen beharra Amikuzen
Haurtzain euskaldun bakarra da gaur Amikuzen, eta erretretara badoa! Aitamek euskaraz hazi nahi badute beren haurra, jakina da ez dela bakarrik eskolaren afera izaiten ahal. Eta sortu ondoko lehen urteetan ikasia, Segi irakurtzen →
Amaiur Epherren Haize beltza liburuaren aurkezpena mediatekan 2025/11/29an
Haize beltza (Txalaparta 2025) Amaiur Epher idazle eta musikari garaztarraren bigarren eleberria da, Maiatz etxean argitaratutako Profeten iruzurra eta gero. Hertzainak taldeak badu kantu bat Ispiluaren aurrean izenekoa, eta halaxe agertzen Segi irakurtzen →
Euskararen urtaroa Amikuzen 2025eko azaroko azken astean
Bi urtetarik egiten den urtaroa berriz hor dugu. Amikuzen ere zenbait proposamen eginak zauzkigu. Bizkarsoro filma eta mahai-ingurua : Donapaleuko zineman azaroaren 23an, 18:00etan. Eusko monetak antolaturik. Mahain inguruan parte hartuko Segi irakurtzen →
Frantziskanoen presentziatik ZABALIK hetsi arte : etxe ireki, euskaldun eta engaiatu baten ixtorioa
DONAPALEUN FRANTXIXKANOAK BIZINAHIAREN LORATZE ETA DESEGITE BATEN IXTORIOA Mende bat eta erdiz frantxixkanoak izan dira Donapaleun. Ezin uka paisaia markatu dutela. Bereziki joan den mende erditik goiti, gure eskualdean ere jendartea Segi irakurtzen →
Itzuli-mitzuli ala taloa itzuli ?
Hona ekartzen dizuegu, Ipar Euskal Herriko HITZAN 2025/09/26ko alean agertu gure artikulua. ITZULI-MITZULI ALA TALOA ITZULI ? 1997an abiatu Otsail Ostegunen konzeptua zen euskarazko konferentziak urtero egitea, euskararen komunitatea biltzeko, Amikuzekoa Segi irakurtzen →
Xabi Lasa idazlea buruilaren 20ean mediatekan
Ura ez baita beti gardena Xabi Lasa Berriozarko idazlea, buruilaren 20an, ibiakoitz goizeko 10etan Donapaleuko mediatekan izanen da Ura ez baita beti gardena liburua (Elkar) aurkezteko. 2023ko Irun hiria saria ukan Segi irakurtzen →
Amikuzeko ikastolaren sartzea
102 ikaslek Amikuzeko Ikastolako gelak beteko dituzte aurten Haiekin batera 8 irakasle, 4 laguntzaile eta ahalmen urriko laguntzaile bat ernatu dira ikasturteko lehen eguna ontsa pasa dadin astelehen honetan. Demografiaren apaltzea Segi irakurtzen →