Ttipi ttapa ttipi ttapa
24. KORRIKA heldu da Amikuzera…
Poteo-bazkari kantatua : Martxoaren 7an, ibiakoitz goizeko 10:30etan hitzordua Donapaleuko gau eskolan.
- eguerdiak arte, irekiak diren 3 ostatuetan kantu eta pintxo, kantuz eta dantzan, triki musiken xoramenean…
- oren batetan, Kantu bazkaria Gabadiko gelan, Gozo goseren eskutik. 20€ helduentzat eta 8€ haurrendako.
- izen emaiteak mezuz otoi : 07 71 25 24 96
Korrika ttipi Donapaleun: Martxoaren 13an, ostirale arratsaldez.
Eskola guzien parte hartzearekin… Zoazte haien txalotzera !
Errigora aperitifa marrazkitua : Martxoaren 16an, astelehen arratseko 7etan, Touzaa etxean. Errigorako produktuen pintxo dastaketa Asisko Urmenetak diskurtsoz marrazkiturik…
Korrika gaualdia : Martxoaren 19an, ostegun astiri eta gauez
Korrika Atharratzetik abiaturik, Arüen sartzen da 18.27tan eta Mehainetik jalitzen 21:20ak inguru. Donapaleun dukegu 19:25etan.
Lekuko eramaileen zerrenda kilometroz-kilometro atzemanen duzue ondotik den taulan.
Korrika pasatu ondotik pesta egiten ahalko dugu Airetik gelan. Jateko, edateko, dantzatzeko eta kantatzeko manera izanen da.
Gurekin izanen ditugu Andoni OLLOKIEGI eta GAITAMIK txaranga.
Ongi pasatzeko doia!


Ezin komenta gehio.