Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut, eta gauza bera egin dezakezu zuk !
Esne Beltza taldearen « Euskaraz bizi nahi dut » kantuaren hitzak ezagutu dituzu hain segur.
Mementoa jina da, 11 egunez asmo horren gauzatzeko. Euskal Herri osoan, heldu den maiatzaren 15etik 25era Ahobizi edo Beharriprest izan zaitezke. Bakoitzak egiten du bere hautua bere egiteko ahal eta nahiaren arabera.
Ez gehiago duda hemen klikatuz :> eman izena.
Estrukturalki plantan den sistemak gure hizkuntzaren desagertzea ekartzen du : legeak, botereak eta bere zerbitzariek indar itsu eta pizua dute gure egunerokoan.
Koiunturalki, erran nahi baita noizean noiz, indar erakusketa batzu egiten ditugu, gure hizkuntzari duintasun eta espazioak eskaintzeko, gure burueri ondarrean, hizkuntza hori gu baigira ! Maleruski gisa hortan, beti arrahaste da, egiturazko babesgabetze horren pean, aldian-aldi hondartzako uhainen gisa aitzinatze eta gibeltze mugimendu etengabean baigabiltza.
Bizkitartean, hori egiten duguno, zerbait bagira, edo fatalitatearen kontra hala-holako harresia eraikitzen dugu. Euskara normal mintzatzea beti eta denetan erresistentzia ekintza bat da, bai eta bizitzaren aldeko urrats kreatiboa.
Euskaraldia memento horietarik izan dadin, antola gaiten eta parte har dezagun. Gutiz ez utz !
Ezin komenta gehio.