MANIFA 2025eko APIRILAREN 6AN BAIONAN GOIZEKO 11ETAN
Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre auzipetuak izanen dira apirilaren 11an, Baionako auzitegian egin zuten tindaketaren ondotik.
EHE eta Euskal Herriko hainbat talde, sindikatu eta erakundeek deitzen dute apirilaren 6ean manifa nazional batetara Baionan, goizeko 11etan.
Auzi horrek bizi dugun injustiziaren adieraziko du : Intza euskara ofizial den legedi batekoa izanik, itzultzailea ukanen ahalko luke, Gorka aldiz euskara ofizialki ezagutzen ez duen legedi batekoa izanik, berriz euskaraz entzuna izaiteko errefusa ukan behar luke. Hizkuntza bera, bi errealitate juridiko, bi zapalkuntza mota linguizidoa bururaino emateko.
Goazen denak gure kexuaren agertzera apririlaren 6ean. Justizia justu baten alde, haien justizia injustua sala dezagun !
Ezin komenta gehio.