Ez dugu gogoratzen sekula izan duenez holako arrakastarik KORRIKA batek. Beti izaten du ainitz parte hartzaile, baina aurtengoa denen gainetik doa.
Atharratzetik abiatzea sekulakoa izan da, eta Donapaleun ere animaleko jendetza bildu zen. Lasterka ari zirenak batetik, baina agian berritasuna zen, karrika bazterretan txaloka anitz-anitz jende bazegoela. Orduak ere lagundu zuen (7ak30).
Ondoko Korrika igurikatzen dugu bi urteren buruan, eta anartean gogotik erraiten ahalko dugu: Amikuzen ere… euskaraz !
Agian ikusi duzue, beste alditan egin den bezala, Korrikaren mapa argiztatua ezarri dela Herriko etxeko mitraren gibelean, Kenedi ostatuaren saihetsean. Sobera ederra egin daukute aurten ere :
Hona egunean berean hartu argazki zenbait hementxe. Aise gehiago atzemanen dituzue KORRIKAren webgune ofizialean.

Ezin komenta gehio.