Ortzaizeko 4 emazte gazteek antzeztuko dute, Arantxa Hirigoienek idatzi eta taularatu antzerkia. Lau emaztek, konfinamendu garaian, arrats guziz elgar atzematen dute. Solasetik-solasera, ametsetan hasten dira… Atxik data Kitzikazankek antolaturik.
Monthly Archives: novembre 2025
Amikuzeko ikastolaren Eguberriko merkatua Donapaleuko Airetik gelan, azaroaren 29an
Amesten duzun guzia eta oraino amesten ez duzuna ere, hor aurkituko duzu… Urte undarreko oparien pasta segurra ! Salmahainen xehetasunak Amikuzeko ikastolako fezbuk gunean : https://www.facebook.com/Ikastolak50/ Airetik gelan, goizeko 10etarik arratsaldeko 6ak Segi irakurtzen →
Bilkura publikoa, 2025eko abendoaren 2an, 7etan, Touzaa etxean : haurtzain euskaldunen beharra Amikuzen
Haurtzain euskaldun bakarra da gaur Amikuzen, eta erretretara badoa! Aitamek euskaraz hazi nahi badute beren haurra, jakina da ez dela bakarrik eskolaren afera izaiten ahal. Eta sortu ondoko lehen urteetan ikasia, Segi irakurtzen →
Amaiur Epherren Haize beltza liburuaren aurkezpena mediatekan 2025/11/29an
Haize beltza (Txalaparta 2025) Amaiur Epher idazle eta musikari garaztarraren bigarren eleberria da, Maiatz etxean argitaratutako Profeten iruzurra eta gero. Hertzainak taldeak badu kantu bat Ispiluaren aurrean izenekoa, eta halaxe agertzen Segi irakurtzen →
Euskararen urtaroa Amikuzen 2025eko azaroko azken astean
Bi urtetarik egiten den urtaroa berriz hor dugu. Amikuzen ere zenbait proposamen eginak zauzkigu. Bizkarsoro filma eta mahai-ingurua : Donapaleuko zineman azaroaren 23an, 18:00etan. Eusko monetak antolaturik. Mahain inguruan parte hartuko Segi irakurtzen →