Hor gaindi, fama handia egiten zauku, berehala eta noiz-nahi kantuz hasten girela, kantari ederrak girela, … jendaldi primitiboeri egozten zaizkien klitxe guziak bestalde !
Halere, onartu behar dugu, solfeioa orokortuz geroztik, ekintza komunitarioa ikusgarri bilakatu denetik, teknifikazioak gaina hartuz geroztik, bizimoldea modernisatuz geroztik, … gure kantuaren kodeak eta moldeak aldatu direla gure artean.
Bertsulariaren eleak gureganatuz, zer da xuxen kantatzea ? Zer da aldiz egoki kantatzea ?
Marie HIRIGOIENen tesia-lanak uste zenbait harrotzen ditu, erakutsiz kantaera zaharra ez zela nota finko batzuen hertsadura mugi-ezinean gelditzen. Funtsean, ahozkotasuna eta idatzia edo erreprodukzioa eta interpretapenaren arteko diferentzia da jokoan ! Arazoa liteke uniforme eta molde bakarrera mugatzen balitz gure kantaera, orduan behar ginuke arranguratzen hasi.
Tesiako irakaspenak pratikan emaitea izanen da gaualdi honen erronka. Pantxix BIDART bere kantulagunarekin denak gomitatuko gaituzte esperimentatzera, ikastera eta kantuz gozatzera…
Beste zonbaiten artean, sekulan ahantzi behar ez zaion funtzio lehena hori baitu kantuak, gozatzea, klitxeak bazterrera utzirik.
Ikasi, esperimentatu, eta sustut, kantatzeko gaualdia !
2015ko otsailaren 19an, Donapaleuko xerbitxuguneko gelan, 8ak 30etan.
Ezin komenta gehio.