Zergatik ez ? ikastaldia :
Otsail ostegunen laugarren gaualdia, otsailaren 27an, formakuntza saio bat izanen da aurten. Topagunea, euskara elkarteen federakuntzako Oskar Zapatak « Zergatik ez ? » ikastaldia eskainiko dauku, jada Miarritzen, Baigorrin edo beste ainitz lekuetan egin izan den bezala.
Gaia
Betiko errana da, multxo batean, hamar jendeetarik batek ez badaki euskaraz, denak frantsesez hasten girela automatikoki. Gertatzen da ere, inertzia berdinen ondorioz, bi euskaradun frantsesez aritzea, euskaraz ahal luketela jabetu gabe. Balio du beraz lantzea noiz eta nola euskaraz hartzen dugun hitza, noiz ixiltzen, noiz bestera pasatzen.
Ikastaldiaren helburua da norbere hizkuntz usaien kontzientzia hartzea, eta elgarrekin ikustea nola alda daitezken hartuak ditugun ohidurak, gaia baikorki eta pratikoki landuz.
Izena eman
Ikastaldian 12 jendeek parte hartzen ahal dute batera, egin ahala interaktiboa izaiteko gisan. Ikastaldi bat baino gehiago planta ditzazkegu, bainan hortarako zuen izena eman behar duzue urtarrilaren 27ko, idatziz gure emailera :
zabalikelkartea@gmail.com
Ezin komenta gehio.