Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa Berriozarko idazlea, buruilaren 20an, ibiakoitz goizeko 10etan Donapaleuko mediatekan izanen da Ura ez baita beti gardena liburua (Elkar) aurkezteko.
2023ko Irun hiria saria ukan du obra honekin eta suspentsez bete trama polizial batean eramaiten gaitu Nafarroako hegoaldeko lur idorretan barna.
Fikzioaren bihurguneek gaurko kudeantza ekonomiko politikoan zentrala den gai batetan sartzen gaituzte : uraren antolamendua. Interes ilun eta bortitzenak pizten dira, politiko kontserbadore, lobby agro-industriala eta itzaletik dabiltzan botere faktikoen meneko…
Xabi Lasa Berriozarko alkate (2007-2015) eta foru parlamentari izana da aldaketaren gobernuan (2011-2015) , eta agian horgo esperientzia ez da arrotz izanen nobela huntan agertzen dituen trama ilun guzi horien agertzean… Idazlea Amikuzen lehendanik ere ezagutzen dugu, Manex Erdozaintzi Etxarten pentsamenduari buruzko tesia argitaratu baitzuen joan den mende undarrean, hainbat egonaldi eginik Donapaleun horren karietara.
Ezin komenta gehio.