2026ko urtarrilaren 29an, Donapaleuko Touzaa etxean, 20:30etan, SORGINA BANAIZ! dokumentala proiektatuko dugu. Ondotik, Asisko Urmenetak, dokumentalaren ikerketa, gidoia eta zuzendaritza eraman duenak, gaiaren nondik norakoak argituko dauzkigu.
Besteak-beste, huna ze galdereri erantzutera entseatuko den :
Zein irudi daukagu sorginaz? Zer transmititzen diegu belaunaldi berriei ipuinetan, plazetan eta ospakizunetan? Irudi hori, errealitate historikora hurbiltzen ote da? Justizia egiten al die bidegabeki ehizatu, zigortu eta ahaztutako milaka pertsonei? Imajina dezakegua beste irudikapen, zintzoagorik?
Argitu ditzagun pertsekuzioaren plegu sekretuak, akusatzaile anonimoarengandik hasi, eta geopolitikaren diseinu goreneetaraino.
Ahotsa emanen diogu isilarazi jendeari, eta lapurtu duintasuna itzultzen saiatzen ari gatzaizkio, ezarri damnatio memoriae hautsiz. Memoria historikoaren aldeko mugimendu biziarekin bat egiten dugu.


Ezin komenta gehio.