BERRIA egunkariko erreportariak egonaldia egina du Kurdistango mendietan kurdoen eta beren gerrillarien artean. Kurdoak 4 estatuen artean estokan hartuak dira hamarkada luzeetan, eta ikusten dugu Ekialde Hurbilean dagoen gerla orokorrean beren kartak mugitzen dituztela, beren gisara antolatuz eta guda guneetan ere bataila zenbait izabaziz. Azkenaldian aldiz, Turkia sartua da buru-belarri ofentsiban hauen kontra. Nor dira kurduak, zertako ari dira, nolako antolamendua dute eta zein dira beren perspektibak gaurko egoeran, hona zenbait galdera hizketagai izanen ditugunak Samararekin batera.
Gaian aitzinetik sartzeko, lotura honetan den artikulu sortaren irakurtzera gomitatzen zaituztegu. Hizlariak eginak dira BERRIA egunkarirako, kurdoen artean bizi esperientziaren berri emaiteko.
Ezin komenta gehio.