(Argaziak : Peio Soulé)
Apirilaren 16tik ekainaren 25a arte, hainbat hitzaldi eta erakusketa batek Nafarroako Loraldia erakutsiko dute Irisarri Ospitalean.
2020an, Nabarralde fundazioa, Hernani errotzen eta Zabalik elkarteek abiatu ginuen abenturak jarraipena badu. Orduko erakusketa osatu dugu eta orain prest da herriz-herri ibiltzeko.
Azken hilabetean Donapaleuko auzitegi karrikan filmatu bideoak ere hor izanen du bere lekua.
Ospitalea zentroko irekitze tenoretan hurbiltzen ahal zirezte, eta hona hemen programa xeheki :
- apirilaren 22an, ostirale astiriko 7etan, Beñi Agirreren konferentzia : Nafarroako erresumaren sortze, loratze eta lausotzea (ikus beherago aurkezpen xehea).
- maiatzaren 15a, astezken astiriko 6ak30etan, Asisko Urmenetaren konferentzia grafikoa, Lostal jaunaren argumentuetaz.
- ekainaren 10ean, ostirale astiriko 7etan, Philippe Chareyreren konferentzia : Hiru nafar erregina ernazimentuaren zerbitzuko.
- ekainaren 17an, ostirale astiriko 7etan, J Yves Roques eta Pantxix Bidarten mintzaldi kantatua, artearen historia batetaz Euskal Herrian.
Beñi Agirreren konferentziaren aurkezpena :
Nafarroako erresumaren sortze, loratze eta lausotzea
Historia, ezagutza zientifiko oro bezala, eraikuntza bat da. Euskaldunok erromatarrekin sartu ginen historia idatzian. Haiek eraiki zuten lehenengoz Mediterrioaren bueltan eta Europaren hegomendebaldean, aurreneko Inperioa. Ondoren, saiakera anitz izan dira haien hondarretik norberak berea eraiki nahian Erromaren modura: barbaroak, frankoak, kalifa herriak…
Voltairek ere aipatu zituen euskaldunak bere “La princesse de Babylone” obran, 1768an. Zera esaten du: “euskaldunak edo baskoiak Pirinioen bi isurietan bizi eta dantza egiten duen herri bat da”. Ordurarte bederen, onartua zen euskaldunontzat Pirinioak ez direla inoiz “muga” izan, alde bietako nazioaren ardatza baizik.
Aitzitik, ez ardatza soilik, baizik eta euskaldunek beraiek sortutako erresuma subirano eta independente baten bizkarrezurra. Iruñeko erresumaren izenez ezaguna lehenengo eta Nafarroako erresuma izena hartuta ondoren, garaiko Europaren gainerako beste erresumekin hitzarmenak, itunak, ezkontzak eta tratuak egiten zituena.
Solasaldi labur honetan, Erresumaren aurrekariak, sorrera, garapena, loratzea eta baita ere gaurdainoko lausotzea aztertuko dugu. Lo aldian, ez hilik. Esaera zahar batek dionez “dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko”. Gu euskaldunok dantzatuz, abestuz, euskaraz bizi gara. Horrez gain, historia luze eta oparoa dugu. Zergatik ez oroitu eta historia propioa eraiki beste herriek egiten duten moduan ?
Beñi Agirre.
Ezin komenta gehio.