Emazte sotil bat, muntto-munttoa supasterrean bildua, kanpoko hotzetik ihes. Mari Domingi dugu, Olentzeroren etorrera jakinarazi nahian. Alabaina, Olentzero oihan eta mendietan, ikatz egiten, gauak-gauari, haize eta eurien pean, basa kabala bat bezala ari zaigu, egun berrian su animale baten egiteko gure plazan, gure supasterrean. Eta lana egin ondoan, zer ? Zer bilkatuko da gure neguko zirtzila ? Ase eta zapart, edan eta jan, festa ikaragarri batean galduko da ondoko urtera arte !
Hau hala bada, halabiz !
Ezin komenta gehio.