Igandean, otsailaren 23an, LIBERTIMENDUA ospatuko da Donapaleun. Goizeko 9ak 30etan kabalkada abiatuko da igerilekutik. Herrian gaindi hiruzpalau geldialdi eginen dituzte, dantza bat eta zirtzilkeria zonbaiten egiteko.
Hameketan, Abere merkatu plaza berrituan geldituko dira denak. Musikariak, dantzariak, zirtzilak eta bertsulariak aldizka ariko dira oren bat eterdiz nunbait han. Ondotik publiko guzia gomit da mutxikoen dantzatzerat. Euria balitz programa osoa atxikia da, eta Libertimendua merkatu estaliko aterbean segurtatuko da. pharmacieenligne-tabs.com
Oren batean, denak joaiten ahalko gira Airetik gelara, ikastolak prestatua duen bazkariaren gozatzerat. Lekua segurtatzeko, izena emazue aitzinetik edo emailez hemendik beretik, edo telefonoz 05 59 65 62 34 edo 06 81 51 96 83.
Arratsaldean animazioek segituko dute, txarangarekin eta bertsulariekin. Aurten Ramuntxo Kristi eta Xumai Murua izanen dira bertsulariak.
Jadanik primadera jina dela sendi da kanpoari behatzea salbu. Ospa ditzagun behar den bezala aurtengo ihauteriak, urte hau ere untsa plomaturik abia dezagun.
Ezin komenta gehio.