Amikuzeko ikastolak eta Zabalik elkarteek egun berean eta toki beretik abiatuz proposatzen dituzte KORRIKLETA eta IBILALDI-KALAKARI animazioak.
Ekainaren 14an, Behaxkaneko lakuaren inguruak goizik harrotuak izanen dira.
IBILALDI-KALAKARI
Beste urteetan bezala, bi izanen dira : bat 4 orenekoa eta bestea laburragoa 2 orenekoa.
Ibilaldi luzerako, 8ak laurden gutitan Behaxkaneko laku bazterrean izan beharko da, kafe bero baten hartzeko. Hortik Lapisketan goiti Behaxkanen pasatu ondoan, zubi beltzetik Sardaseko bidera sartuko gira Donapaleun gaindi. Xanxibre kaskora joanen gira, egin berri den « Chemins » bidetik, kaskoko 3 trunkoetaraino. Hantik jauts Xibraltarrera, beheiti buruz Larribarreko eiheran pasa Biduza, zangoak busti gabe ahalaz. Larribarretik itzulian joanen gira Kinkileneko zubiraino, eta ordukotz Behaxkaneko aintziran gure beha izanen den edari fresko zonbait merezituak izanen ditugu.
Ibilaldi laburrarentzat, 9ak 30etan laku inguruan izan beharko da. Sardaze zolaraino autoan joan eta handik joan-jina eginen da kaskoko eskulturak bisitatuz.
Bi ibilaldiak eguerditan lakuan gintaizke berriz, aperitifa edateko eta talo zonbaiten gozatzeko ikastolako lagunekin. Ibilaldi hauek antolatuak dira denbora berean gustura solasean aritzeko (euskaraz bistan dena!) eta guneak deskubritzeko. Normalean, antolatzaileek paperño bat prestatzen dute toki horier buruzko xehetasunekin, eta horieri lotu kantu zonbait ere izaiten dira, elgarrekin emaiteko, hatsa hartu ondoan prefosta!
KORRIKLETA
8 lasterkaldi antolatuak dira, banazka edo binazka egiten ahal direnak : 4 oinezkoentzat, 4 bizikletadunentzat.
Izen emaiteak, 8ak eta 9ak artean eginen dira.
Lasterkaldiaren webgune huntan, xehetasun guziak aurkituko dituzue, zirkuitoak, distantziak, tenoreak, … eta argazki polit batzu ere.
Ezin komenta gehio.