Artikulu hunen zolan Korrika kilometroz-kilometro Amikuzen gaindi noiz pasatu zen eta norek hartu duen lekukoa aldi bakotx ikusiko duzue. Aldiz denak igurikatuak ginen Donapaleu barnean. Usaian ere, ikusgarria izaiten da memento hori, jendetza ederra biltzen baita, euskaltasuna ohargabera destinatua duen city honetan.
Haatik, aurten ere, zerbait erran behar eta, kritika zaharra berriz axalera jin da : zendako demontre, nun eta hemen bakarrik, ximixta bezala behar du Korrikak Donapaleu pasatu, hartu eta utzi, kleenex bat bezala ?… Aurten gainera, ibilbide ofizialean bi itzuli markatuak ziren, eta horrek lasaituak gintuen aitzinetik, bainan ez, kamiona joan da xuxenka bigarren itzulia egin gabe… eta piesena, guk segitu!
Aipatzen da, xutxumuxuak baizik ez dira oraino, bestaldian Korrika desbideratu beharko dugula, eta orduan segur, bi itzuli eginen dituela Donapaleun, eta nork daki, gustu hartu ondoan, aitzineko aldietan hutseginak ere ez dituenez egin beharko !!!
Horiek hola pesta kausitu ginuen halere, Korrika pasatu orduko arrultze ta xingar ohargarri batekin askaldu baiginen merkatu estalian bertan, kantu artean eta omore onean, egin behar dena ongi egina denaren sendimenduarekin. Gau eskola, gaztetxea eta Zabalik-i esker.
Zango sagarretako minak sendatu dira geroztik eta bihotzeko bozkarioak oraino hegalak emaiten dauzkigu egunerokoan. Balio baitu gure lanak, balio baitu gure temak, balio baitu gure hautuek ekartzen dauzkiguten plazerren partekatzeak adixkide eta ezezagunen artean. Eta balio bailuke Donapaleu behar bezala inguratzea euskararen korapiloari ezikusiarena ez egiteko gisan…
Apirilaren 9an, Iruñera heldu zen eta han zen lekukoaren mezua leitu. Aldi honetan Joseba Sarrionaindiak zuen idatzia eta honek ere, holakoetan usatzen den bezala, mezu zuzena eta ongi pizatua helarazi zaukun. Hona hemen bere testo osoa :
« Alfabetatzearen, euskalduntzearen, ikastolen, euskara batuaren, literaturaren,prentsa idatziaren, irratiaren, telebistaren, eta KORRIKA askoren ondoren, azken berrogei urteotako biziberritzearen ondoren, euskararen aldeko mugimendua egonkortu egin dela esaten da, normaltasunaren alde aurrerapauso handiak egin eta normalitate moduko batean lasaiturik edo trabaturik gelditu dela euskaraz bizi ahal izateko asmo kolektiboa.
Euskararen alde egitea normaltasunaren kontra egitea da oraindik. Aukerak eta maukerak egin behar izaten ditugu euskaraz bizi nahi dugunok. Belaunaldiak daramatzagu behetik gora elkartzen eta ekiten, erresilientzia honetan, goitik behera ezartzen zaizkigun lasaigarri kulturalak eta traba politikoak gainditzeko. Badugu motibo bat: badugu altxor partikular bat balio unibertsala duena, ispilu batean bezala islatzen dela bizitza hizkuntzan. Hizkuntzan ikusten du bere burua edozein pertsonak zein komunitatek, oharkabean bada ere, eta hizkuntza kaltetua ispilu apurtua bezalakoa izaten da.
Hizkuntza bat desagertzen denean, mundu guztiak galtzen du bizitza ikusteko eta azaltzeko modu berezi bat. Balioa du norberarena denean eta beste batzuena denean ere bai. Euskara, beste hizkuntzak bezala, altxor unibertsal bat da, denona delako, agortzen ez delako eta dohainekoa delako. Denona da, dena pribatizatzen ari den sasoian. Ez da agortzen erabiliz gero, gauza gehienak erabiliz gero bota behar izaten diren egunetan. Eta dohainik erabiltzen dugu, gehien gehiena ordaindu behar izaten denean. Euskara noranahikoa da, baina gutako bakoitzaren baitan dago. Lapur altxorra balitz bezala edukiko dugu zulo ilunen batetan ezkutaturik?
Konturatzen zara goizetan ohetik jaikitzean ezti tanta gozo bat bezala senti dezakezula ezpainetan? »
Apirilaren 3an astelehenarekin
20. Korrika – AMIKUZE – Lekuko eramaileak
Kmtroak |
Apiril 3an tenoreak |
Lekuko eramaileak |
Nun |
845 |
06:00:26 |
Elgarrekin antzerki taldea |
Mehaine bide-seinalean |
846 |
06:06:56 |
Amikuzeko Pilotariak |
Intermarché Aiziritze iragarki seinalean |
847 |
06:13:26 |
Aldaka Gaztetxea |
Pattarrean den eskuin aldeko atekan |
848 |
06:19:56 |
USSP Amikuze Foot Ball |
Pattarraren erdian, eskuinean den atekan |
849 |
06:26:26 |
Amikuzeko Erreken Lagunak |
Pattarrari goiti, laborantxatik 200 metrotan eskuineko atekan |
850 |
06:32:56 |
Zabalik |
Ezkerrean den laborantxa xuri eta gorrian |
851 |
06:38:56 |
Behauztarrak |
Eskuinera joaiten den bidexka batean |
852 |
06:44:56 |
- Lur Berriko enpresa komitea - Patxondo 2 |
Behauzera joaiteko bide-seinalean (ezkerrean) |
853 |
06:51:26 |
Iruski dantza taldea |
Lukuzera joaiteko bide-seinalean: gurutzean |
854 |
06:57:56 |
Lehengo Garrüze |
Intermarché Aiziritze iragarkia baino 100 m urrunago |
855 |
07:04:26 |
Ezti ta Bizi |
Garrüzeko elizaren parean STOP-ean |
856 |
07:10:26 |
- Donapaleu Berria - Kirikittun |
Intermarché Aiziritze iragarkia baino 100 m urrunago |
857 |
07:16:26 |
Donapaleuko Herriko Etxea 1 |
TOTAL ezantzategian |
858 |
07:22:56 |
- Donapaleuko Herriko Etxea 2 - Kilimon |
Aurrezki-Kutxa Caisse d’Epargne banketxean |
859 |
07:29:26 |
Etchecopar kolegioa |
Peyrot-eneko zubian |
860 |
07:35:56 |
Jean Errecart lizeoa |
Bidegurutzean (etxe bat ezker aldean) |
861 |
07:42:26 |
Amikuzeko Ikastola |
Behaskanera joaiteko bidegurutzean |
862 |
07:48:56 |
Amikuzeko Musikariak |
Bi etxe berri eskuinean, zerradura xuri batekin |
863 |
07:55:26 |
Burgaintzi dantza taldea |
Berrueta (eskuinean) |
864 |
08:01:56 |
Aiziritzeko besta komitea |
Bihurgunea seinalatzen duen bide-seinalean |
865 |
08:08:26 |
Kitzikatzan’k antzerki taldea |
Olhaibirat joaiteko bidegurutzean |
866 |
08:14:56 |
- AFOG - Arrapitz - BLE |
Pattarraren kaskoan (bidegurutzea ezker) |
867 |
08:21:26 |
Amikuze Kantuz eta Dantzan |
Ezkerreko azken etxetik landa, lehen pentzearen ondoan |
868 |
08:27:56 |
- Amikuzeko Gau Eskola - Etxarri Kolektiboa |
Etxarritik ateratzeko bide-seinalean |
Ezin komenta gehio.