Amikuzeko lehen kantu baskaria burutu dugu martxoaren 26 huntan, Donapaleuko Hotel de la Paix deitu Pinkenia ostatuan. 70 bat lagun bildu gira adin eta jatorri guzietakoak, Gau eskolak eta Zabalikek antolatu bestan. Giroa bero-beroa zen hastapenetik, denak kantuaren afizionatu suharrak izanki, ez zen sekula etenaldirik egon eguerditik eta aratseko 7ak inguru arte. Badakizue kantatzea osasunarentzat on baizik ez dela, eta hain segur hormona baikorrak libratzen ditu, ezen kantatzeko omorean jinak baginen, kantatuago eta omoreanago baiginen denak.
Ostatua eta Donapaleu zentroa harrotu dugu igande arratsalde luzean beraz (eta denek dakigu Donapaleuko igande aratsaldeak zein « alaiak » diren komuzki!) eta hor zirenek beste edizio baterako hitzartuak dira jada, helduden primaderan agian. Hala bedi, eta hala kantatu bedi denetan, beste urtean oraino gehiago jende eta gehiago kantu entzun dadin Amikuzen !
Eskerrak antolaketan parte hartu duteneri, musikarieri, kantatzera jin direneri, ostatuko xerbitxarieri eta Dominique etxekandereari. Milesker haundi bat bihotz-bihotzez!
Ezin komenta gehio.