Joan den hilabetean, lehen aldikotz KUKULETAN KALAKAN ekitaldia antolatu da.
Amikuztar talde informal batek, laborantzari buruzko galdera eta hausnarketak mahain gaineratu nahian, zonbait hitzaldi antolatu ditu. Gamueko jauregi ondoko etxeko ezkaratza tipiegi gertatu zen hurbildu ziren 70 jendeen kokatzeko.
Lehenik laborantxa arloaren nekeziak eta bere jatorriak aipatu zituen Peio Iralur, SOS Idartuko kideak. Ondotik, Marc Badal ikerlariak, Euskal Herriko kontsumo ereduen aurkezpena egin zigun. Orohar, laborantxaren egoera eta kontsumitzaile gisa nola antolatzen ahal giren ikusi nahi izan zen.
Goizeko bigarren partean, Domintxineko bi laborariek hitza hartu zuten. Jean Michel Berhok azken urteetako laborantza egiteko moldeen argazki bat aurkeztu zigun. Horietan, bigarren gerratik landa eman zen norabide produktibista bakarra, gaur egun norabide anitza bilakatzen ari zela esplikatu zuen, zuzenezko salmenta eta etxalde ttipiek sail hortan eraman berrikuntza guziekin. Erakutsi zuen ere nola agro-industriak arau sanitarioak baliatzen zituen iniziatiba horien itotzeko, laborantza sanoaren ilusioa bere publizitatearentzat atxikitzeko. Mathieu Etchegarayek aldiz bere laborantxa ibilbidearen lekukotasuna partekatu zigun. Duela 4 urte instalatua dela, gaitzeko aldaketak ekarri ditu aitarekin eramaiten duen etxaldean, molde intentsiboak eta industriaren lehengai hornitzaile izaitetik, gaur etxaldean ekoitzi bazkekin eramanez bere hazkuntza, xuxenka salduz, eta biologikora pasatuz…
Bi hitzaldi horietarik landa, hurbildu ziren jendeen artean solasak luzatu ahal izan ziren. Oraindik galdera batzu erantzunik gabe egoiten dira, ea hurrengo urteetan zonbait gako atzemaiten ahalko ditugun ! Halere, goizaldiak erakutsi zigun gai hauek interesa badutela amikuztarren artean, eta bidenabar, gauzak aldaketa bidean direla!
Hurbildu zirezten guziak eskertzen zaituztegu. Adi egon, laster, hitzaldiak web sareetan ikusgai izanen baitira.
Ezin komenta gehio.