Lapurdin egin den bezala, aldi huntan Baxe Nafarroan egin da kantu xapelketa, iragan apirilaren 12an, Izpurako Faustin Bentaberri gelan.
Amikuzeko ikastolako 4 eta 5. urteko haurrek kantu xapelketan parte hartu dute Euskalirria berek asmatu kantuarekin, airea Mixel Thicoipen sortu zuelarik.
Goizean kantua errepikatu zuten, Mixel gitarran eta Coline anderenoaren laguntzarekin. Eguerditan elgarrekin goxoki piknikatu ondoan, xapelketa hasi zen arratsaldeko 15.30tan. Orotara 22 kantu entzuteko parada izan da.
Euskalirria kantua ederki eman dute ikastolako haurrek. Eta hiru sari irabazi dituzte !! Taldeen kategorian lehen atera dira, sorkuntzaren saria eta publikoaren saria eraman dute ere bai. Amikuzeko ikastolako haurrak Bilbora abian dira finalera ! Hau heldu den ekainaren 13an iraganen da, larunbatez. Atxik data ! Anartean kantu xapelketa eginen da Xiberun, maiatzaren 23an, Urdinarben.
Esker beroenak luzatzen ditugu Haur Kantu Xapelketa antolatzen duten Irulegiko Irratiko langile eta languntzaileeri, eta Mixel Thicoiperi !
************************
« Blablabla », ikastolako haurrek grabatu emankizuna entzungai da Irulegiko Irratiko web gunean (oroitu haurren emankizunak behatzen ahal dituzuela asteazken eguerditan Irulegiko Irratian (91.8)) :
Eskoletako erreformaren baitan plantan ezarri diren aktibitateen baitan landua izan da Irrati saio hau, Irulegiko Irratiarekin.
Ezin komenta gehio.