Martxoan girela eta Ihauteri garaia urruntzen ari da, baina jakin ezazue aurten ere untsa ospatu dela Amikuzeko Ikastolan !
Lehenik otsailaren 18an ostiralez ikastolan berean negu ondarreko besta hori ederki ospatua izan da. Jenofaren gelakoek zanpantzar eder bat apailatu zuten astean zehar, trapu zahar lasto eta su panpez ontsa beterik.
Haundienek auzia eta bertsoak ontsa prestatu eta eman dituzte, ostirale aratsalde hartan. Gaizo Zanpantzarrek ez du eskapatzerik izan aurten ere…Surat kondenatu dute !
Aro ederra lagun, egun koloretsu bezain alaia izan dute ttipi eta haundiek.
Bigarren hitz ordu bat finkatu zuten aurten ikastolako Euskaraz Bizi taldekoek. Ateraldi bat proposatu dute ikastolako familier aurtengo maskaradaren ikusteko Pagolan otsailaren 26an. Honela 6-7 familia hurbildu dira Pagolarat goizeko barrikaden ikusteko. Eguerditan zenbait elgarrekin bazkaiteko plazan berean egon dira. Aro goxoa lagun hor ere, momentu goxo bat partekatu dute !
Aratsaldean, ikastolako beste familia zenbait hurbildu dira Pagolako emanaldi jendetsura. Ttipiak jostatu badira egun guzia Pagolako plazan gaindi, helduek ere egunaldi goxo bat pasatu dute… behingoan talo edo ostatu lanetako txandarik gabe !!
Berritzekoa den ideia bat.
Euskararen sustatzeko ondoko hitzordu nagusia Korrika izanen dugu laster. Apirilaren 3an Amikuzetik pasatuko da eta ikastolako familia baita Amikuztar guziak gomitatzen ditugu ekitaldi eder horretara hurbiltzera.
Euskaraz Bizi taldea
Ezin komenta gehio.