ADUR elkartekoek AEKri proposatu zioten KORRIKAren abiatzea Urepeletik egitea. Hala gertatu da 19. aldi huntan. Eta egun handia jin denean, banderola bat ezarri dute, hantxe, bestaren erdian, argazkian ikusten duzuen bezala : « gutarik bakoitzak anitz hizkuntza ukan ditzake, euskarak gu baizik ez gaitu ». Erranaldi hori gure webgunetik hartu dute, baina, egiari zor, ez da guk asmatua, nahiz gurea egin. Jon SARASUAren « Hiztunpolisa » liburuan aurkitu ginuen (45. orrialdean), eta Julen AREXOLALEIBArena dela erraiten dauku berak. Hona zein den hitzez hitz : Guk hizkuntza asko ditugu, baina euskarak gu bakarrik gauzka ». Eta Jonek gehitzen dio, « lur honetan hizkuntza asko dago, baina euskarak funtzio batzuk betetzeko, lur hau bakarrik dauka ». Lur hau eta jende hau !
« Hiztunpolisa – Euskaltasunaren norabideaz apunteak » Pamiela argitaletxean argitaratua da. Bertan Jon Sarasuak hizkuntzarekin ditugun keri eta tasun andanak xehatzen ditu eta gerorako bideak argitzera entseatzen. Analisi beharrezkoa, baliosa eta gaiaz arrangura duen edonork irakurtzeko gisakoa. Ez duda !
Ezin komenta gehio.