Joan den urriaren 21ean, « hESKUARA AMIKUZEN » dokumentala agertu zen lehen aldiz Donapaleuko zineman, ZABALIK elkartearen eskutik. Bertan lekukotasun desberdinen bidez, hainbat Amikuztarrek hizkuntzarekin duten harremana azaltzen dute sekulan egin ez duten bezala. Gaurko giroari behatzen bada, egun batzuz euskararik ia ez balitz bezala trebeska zenezake eskualdea. Haatik bestelako doinurik ere entzuten da azkenaldian, hizkuntzarekin harremana egunerokotzen ari den jendalde bat ari baita mihia zalutzen.
Funtsean erabateko galera baten eta berreskurapen zantzuen kronika da dokumentala, protagonisten eskutik zuzenean.
Oren erdi eskasean Euskal Herriko toki ainitzetako kondaira izan daitekena ikusteko parada baduzue hemen. On dagizulea.
Ezin komenta gehio.