IDUZKI LORE taldeak, Piarres LARZABALen obra ezagunena prestatu du aurtengo, alabainan bozka urtea baita preseski. Xurien eta gorrien pataskek herria inarrosten dute, baina ez da bakarrik hortara laburbiltzen ahal komedia hori, amodio inposible batek ere trebeskatzen baitu ixtorio guzia, denek gogoratzen ditugun Xixon gaztearen malestrukakeriekin.
Irri egiteko parada ederra, gure imajinarioan toki aparta duten ‘karakterazko’ pertsonaiak, eta beste zenbait gauza gordetzen ditu antzerki ezagunak.
Ikusiko dugu kostaldeko tropa beteranoak ze nolako interpretazioa proposatuko daukun bozka bezpera hauetan…
Gure antzerkiak ere bere klasikoak ditu, eta bat izatekotan, horren ikusteko parada dukegu urtarrilaren 26an, igande arratsaldeko 4etan.
Ezin komenta gehio.