.eus munduko domeinu berri onenen artean
- 2014an sareratu ziren eta martxan dauden 783 domeinu berrietatik 4. postuan dago. Argia.eus 12. da “konfiantza-fluxu” onena duten webguneen artean.
Globe Runner enpresa estatubatuarrak ikerketa egin du 2014an sareratu ziren domeinu berrien artean. Urte hartan eman zuen baimena ICANNek 1.300 domeinu berri interneten aritzeko eta horietatik 783 daude martxan.
Ikerketa horren arabera, domeinuen kalitateen rankingean .eus laugarren postuan dago, .nrw, .scot, . brussels-en atzetik. .eus fundazioak azaldu du ikerketa horrek agerian uzten duela “.eus erregistratzen duten webguneek domeinua erabiltzeaz gain kalitatezko edukia sareratzen dutelako, beste domeinu batzuetan ez bezala. Kantitateari erreparatuta, aldiz, 4.370 domeinu-izen erregistratuta, domeinu berrien artean 236.a da .eus”.
Argia.eus TOP20aren barruan
Globe Runnerrek domeinu berriak erabiltzen dituzten mundu osoko 20.000 webgune ere aztertu ditu. Zehazki, haien “konfiantza-fluxua” neurtu du, eta TOP20aren barruan hiru euskal webgune ageri dira: eitb.eus (4. postuan) berria.eus (9. postuan) eta argia.eus (12. postuan).
Zerrenda horren lehen postuan Ipar Renania-Westfaliako land alemaniarraren webgune ofiziala dago (land.nrw); bigarrenean Eskoziako Gobernuarena (gov.scot); eta hirugarren postuan ageri da Bruselako Hiriburu eskualdearena (be.brussels). TOP20aren barruan daude, baita ere, software libreko multimedia-zentro ezagun baten erabiltzailearen gida, Erresuma Batuko gay eta lesbianen fundazioa, edota Bretainiako eskualdearen webgunea, besteak beste.
Zerrenda osoa hemen ikus dezakezu.
2016-11-15 / Mikel Rodriguez
«Komunitateak ‘.eus’-en aldeko apustua egiten du»
Oso kopurua txikia dela uler daiteke, baina ikuspegi global batetik begiratu behar da. Munduan 350 milioi domeinu inguru daude, eta ia erdiak .com soilik dira, eta ia-ia beste erdi osoa dira estatuei dagozkienak: .es, .fr eta halakoak. Euskal Herrira etorrita, antzeko argazkia daukagu: .com da domeinu nagusia, eta, ondoren, .es; 235.000 domeinuetatik, ia 200.000 bien artean hartzen dituzte. Bi urte bakarrik daramatza .eus-ek; beste guztiek jada ibilbide historiko bat dute, baina, berandu iritsita ere, tokia egiten ari da.
Hain zuzen, .eus da Euskal Herrian gehien hazi den domeinua.
Mundu mailako merkatuaren joera aldakorra da. Ez gara kontziente, baina Internet erabat aldatzen ari da. Interneten orain arte domeinu tradizional horiek bakarrik izan ditugu, baina .eus-ekin batera beste 1.200 domeinu inguru jaio dira: .futbol, .gal… Horrek merkatuan aldaketa bat eragin du. Euskal Herrian ere bai, eta momentu honetan .com, .net eta halakoak jaisten ari dira —batez beste, %7—. Hego Euskal Herrian, .eus da hazten ari den bakarra; orain arte %18, eta espero dugu urte bukaerara arte %27 haztea. Hazten ari den beste domeinu bakarra .fr da, Iparraldean. Beraz, aldaketarako joera dator, eta Euskal Herriko Internetek .eus-en aldeko apustua egiten du.
2014an erran zenuten 2015erako nahi zenutela 5.000 webgune inguruk .eus domeinua izatea. 6.000k daukate orain. Aipatutako kopuruak betetzen ari dira.
Merkatua aztertuta daukagu, badakigu zein den egoera, zein den errealitatea, eta saiatzen gara horren arabera mugitzen. Orain arte, behintzat, ikusten dugu helburuak betetzen ari direla, eta horrek esan nahi du komunitateak .eus-en aldeko apustua egiten duela. Guk bakarrik ezin ditugu bete helburuak, komunitateak betetzen ditu, eta hori eskertzekoa da. Euskal merkatuan seigarren tokian gaude une honetan, eta gure helburua da 2020rako hirugarren izatea.
Duela bi urte erran zenuen ez zenuela nahi .eus euskal kulturari eta euskarari buruzko webguneetara mugatutako domeinu gisa ulertzea; adibide modura aipatu zenuen helburua izan behar zela ile-apaindegiek ere .eus hartzea erreferentziatzat. Azken datuetan ikusi da .eus-en lehenbiziko erabiltzaileak enpresak direla. Bide hori betetzen ari da?
Interneten erabilera nagusia enpresek egiten dute; enpresa handiek nahiz komertzio txikiek. Eguneroko erakusleihoa da Internet haientzat. Hortaz, guretzat eta edozein domeinurentzat hazkunde handiena enpresen bidetik etorri ohi da. Enpresak dira .eus gehien erabiltzen dutenak, eta horrek erakusten du domeinu normalizatu bat dela —%34 inguru dira enpresak—. Duela bi urte esan nuen, eta berriz diot: .eus euskararen domeinua da, baina horrek ez du esan nahi euskalgintzak bakarrik erabiliko duenik. Lortu nahiko genuke Euskal Herrian dauden webgune guztiak euskaraz egotea, gaia dena delakoa izanda ere. Ondorioz, logikoa litzateke .eus ere edukitzea euskaraz dagoen webgune orok.
Lurraldeka nabaritzen da ezberdintasunik?
Bai, nabarmen. Banaketa gehiago dagokio Euskal Herriaren errealitate soziolinguistikoari, demografikoari baino. Gipuzkoan .eus askoz indartsuagoa da beste lurralde batzuetan baino. Baina, adibidez, une honetan Bizkaian ari da hazten beste inon baino gehiago. Erakunde publikoen aldetik, .eus-ek lurralde guztietan hartu du presentzia; Hegoaldean gehiago, Iparraldean baino. Saiatzen gara tokian tokiko kanpainak egiten: Nafarroan eta Iparraldean egin genituen, eta, orain, Bizkaian abiatu dugu kanpaina berezi bat aldundiaren laguntzaz.
Instituzioek, beraz, interesa eta konpromisoa agertu dute.
Bai, eta esango nizuke instituzio nagusi gehienek: Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua .eus dira, eta aldundiak ere hala dira. Iparraldean egoera politikoa ezberdina da, eta udal nagusi batzuk ditugu, Baionakoa eta Hendaiakoa, adibidez. Duela gutxi Vienan izan naiz, GeoTLDen elkartearen bilkura batean. GeoTLDak gara eremu geografiko jakin bati dagozkion domeinuak. Gurea ez da zehazki geografikoa, komunitarioa da, baina uler liteke maila batean geografikoa ere bagarela. Elkartean daude .paris, .berlin, .london, .barcelona eta horrelako domeinuak. Denak harrituta zeuden babes instituzionala daukagulako. Esaterako, .paris Parisko Udalak sustatutako domeinua da, baina udalak berak ez du erabiltzen; Paris.fr da webgunea. Berlingoak antzekoa kontatu zuen, Vienakoak ere bai… Ia bakarrenetakoak ginen babes instituzionala duena eta erakunde publikoek aktiboki erabiltzen dutena.
Zuen kezketako bat da .eus domeinuaren kalitatea bermatzea. Zer da, zehazki, kalitatea?
Batez ere, kalitatea da .eus diren webguneen erabiltzaileek inolako kalterik ez jasatea; hau da, ez spam-ik, ez malware-rik… Hori eragotzi nahian gabiltza hasieratik. Horrek garrantzia du Googlen posizioa hartzeko garaian, Google konturatzen delako domeinu batzuk oso masifikatuta daudela, eta webgune pirata asko sortzen dituztela. Horregatik, hasieratik garatu ditugu tresnak .eus diren webgune guztiak egunero aztertzeko, antibirus baten funtzioa egiteko, nolabait. Horren ondorio da munduan domeinu berrien kalitate rankinga egin denean .eus laugarrena izatea 1.000 domeinuren baino gehiagoren artean.
Euskarak Interneten duen presentzia ezagutzea garrantzitsua izanen da .eus-en garapenerako.
Oso garrantzitsua da. .eus-en helburua ez da domeinua bera, baizik euskarak Interneten presentzia handiagoa izatea. Eta hori handitzeko jakin beharra dugu zenbatekoa den gaur egun, geure buruari helburu berriak jartzeko. Iaz sortu genuen .eusBehatokia, eta horren bidez neurtzen dugu Euskal Herriko Internet nolakoa den, zenbat webgune dauden, zenbat euskara duten webgune horiek… Aurreko urteko datuetan ikusten dugu euskararen presentzia Interneten oraindik nahi baino txikiagoa dela. 16.000 webgune inguru daude euskarazko edukiarekin, eta Euskal Herrian 145.000 webgune ditugu.
Ezin komenta gehio.