KORRIKA 2026 heldu da
Anartean gau eskolan lanean ari dira eta hainbat ekimen prestatu dituzte :
- Abenduaren 11an, gau eskolaren ateraldia : Kalostrapen untsa jan ondotik, Baionako Euskal museoan den Bernat Etxepareren liburuaren bisita eginen dugu. Momentuko 27 parte hartzaile ditugu.
- Abenduaren 13an, animazio batzordeak ateraldi bat antolatuko du : goizean Mauleko euskal gaztain etxearen bisita gidatua, bazkaria Europe jatetxean, eta arratsaldean Mauleko bisita gidatua.
- Abenduaren 18an Gau eskolaren biltzar nagusia + pintxo gaualdia Espelletenea ostatuan.
2026ko KORRIKA Atharratzetik abiatuko da, jakin dugunez. Laster jakinen dugu Amikuzen ze egun eta tenoretan iganen den.
KORRIKAren gure herrietarik pasatzea prestako bilkura ideki bat eginen da urtarrilaren 22an, astiriko 6ak30etan, Iturzainenian.

Ezin komenta gehio.