Azaroaren 20tik abendoaren 4ra, Euskaraldia eginen dugu. Konfinatuak izan edo ez, kurutzatuko girelarik, aho-maska-bizi eta beharriprestek euskaraz eginen dugu. Dakienak baliatuko du, konplexak huxaturik, eta ulertzen duenak galdeginen du, ausartziaz indarturik.
Izena ematea galdegina zaigu, jakin dezagun zonbat giren, anitz izateak kuraia emanen digulakotz, horren beharrik ez badugu ere arrazoin dugula jakiteko. Ezen egunero euskara zokoratzen duten tsunamiek gutarik konbentzituenak kikiltzeko ahala badute. Hortakotz, 15 eguneko ariketa kolektibo honek, gure burueri « ahal dugula » frogatzeko balio izan behar du!
Izena ematea biziki errexa da, eta azaroaren 17a arte irekirik da hortarako bidea : jo ezazu euskaraldiaren webgunera, hementik barna !
Ezin komenta gehio.