Joan den Urriaren 9an, plazer haundirekin harrera egin genien 2ZIO rap hirukoteari!!
« Bideak » diskarren aurkezpen bira, Donapaleutik pasatu behar zuen dudarik gabe. Rap-a Estatu Batean sortu bazen, Euskal Herrian ere bizi dela kantatzen du « 2zio »-k, ezin uka! Haiek dira froga, Euskaraz ezin hobeki rapeatzen dela!! Eta musika usu aldarrikapen eramaile bada, rap-ak hortan du zentzu nagusia !! Aldaka Gaztetxea sutan ikustean, segurtatzen dautzuet, badela rap-zale amikuzen ere!!
2zio-ren « Bideak » diska, saltegi on guzietan atxemanen duzue (Donpleko disketxean beraz, prefosta). Anartean, juntaturik « Hotza » kantuaren klipa eta hemen berean hitzak… (ta laister laister, Kanaldude-ren webgunean « Hertzetan » emankizuna 2zio-koekin)
HOTZA
Bizitzaren balantzan hari gainean dantzan,
gabiltza ta hitza jartzen dugu zalantzan.
Hegorik gabeko xori bat zertan datzan
amets baten norantzan iparra da baldintza.
Gizakiak hainbeste min sortu du beregan,
Nik nahiago dut sinetsi ama naturarengan
nahi dudan eran senti dezakedan apurrean,
zagoak lurrean ta burua hegan.
Ez didate eman beste hauturik.
Begirada batean ez da sekreturik.
Ez dut frogarik baina ez dut dudik :
grabitateak ez gintuen egin lurrari loturik.
Guk hadi, guk hari gurari ugari
galdegin dizkiogu ta bizitzea dugu sari.
Begiak itxi dizkigute ez ginen itsu jaio,
sinesmena zor zaio ikusten ez denari.
Joan dira lagunak, bat, bi eta hiru.
Joan dira egunak zientziaren gatibu.
Hitz leunak harrotasunak ebatsi dizkigu
ta ezagutzen ez dugunak beldurra emaiten digu.
Hamarkadaz hamarkada nun gauden ikusirik
gugandik hasirik noiz ohartuko gara
ahoa itxirik mintzatu ezin den gisara
ezin dela ikusi begiratzen ez bada.
Hitzak hitz, olerkiak olerki,
emeki, begiak itxi, besoak ideki…
Guzia ulertuko genuke hobeki, beti,
isiltasuna entzuten bageneki.
Ta entzun, zabaldu zure zentzun
guziak keriak bilakatzeko tasun.
Zurekiko zer maitasun daukazun jakin dezazun
buruaz galdetu, bihotzez erantzun.
Pentsatzen ezar zaite, nola litaike?
Besteak miretsi ta gu geu ez gara maite
ispiluak istilu bilakatu dira
politagoak ginen urari begira.
Denbora jakintza dela diote argiek,
orduan pentsa zenbat dakiten mendiek
gure hitz erdiek, gure miseriek,
eragindako mina ikusi duten begiek.
Neguak ez du gau motzik,
zoriona izotzaren gainean dabila ortosik.
Baldin baduzu hotzik, bihotzik,
esperantza berant lokartzen da ta esnatzen da goizik.
Zergatik ez duenak sosik ez du hitzik
ta ez duenak fitxik ez du pozik??
Hola ez da izanen pertsona urosik,
eman gabe jasotzen duena baizik?
Gaur gau guzieri aio,
Gaur haur berri bat da jaio.
Gaur bizitzak esnatu nau
Eta galdezka zuzendu natzaio.
Ezin komenta gehio.