Errenterian (edo Oreretan ?) bada egitasmo bat Saretuz deitzen dena. Korrikakari, Oxkaxe kaskora jin dira beren kilometroa egitera. Bidaia bali, Zabalik elkartea kontaktatu dute eta nahi izan dute beren esperientzia guri aurkeztu eta gurea ezagutu denbora berean. Hiru orenez, bazkaldu, trago bat edan, paseoan ibili, bi solas trukatu eta irri ainitz egin ditugu. Konklusioetan, genion harreman falta handia badela ipar eta hegoko euskaldunen artean. Bizkitartean, elgar topatuz gero, harremana errexa da. Egin da behar, beste gauza guziak bezala.
Ez dakigu honek ze segida izanen duen, baina lehen urratsak behintzat bihotzak berotzeko balio izan du, eta geroko ateak zabalik dira gehiagorako, nahi izanez gero !
Hunekin ikusten ahal duzue beren agerkari berria, zointan beren laneko molde eta filosofiaz gehiago jakiten ahal den. Klika hemen
Bestalde argazkian hartu ginen denak batera Donapaleun. Ohartuko zirezte gure gibelean mapa eder bat badela. Hau duzue Korrika egunez-egun segitzeko Donapaleun ezarri dugun mapa interaktiboa. Aitzinatu ahala, kasik zuzenean, ibilbidea argituz joanen da, Bilbora heltzean sutan jartzeraino ! Ikusgarria ez ?
Ezin komenta gehio.