Aurten, denek dakizuen bezala, pestarik ez da izaiten gure herrietan. Donapaleun ere ez. Halere, mugimendu zenbait sumatzen da han hor, eta jendea intzirika eta higika hasia da aitzinetik. Huna entzun ditugunak :
Ostiralean (07/17)
Arratseko 8etatik aitzina, pintxo jate alaitua eta animazioak Aldaka Gaztetxean.
Larunbatean (07/18)
11etan Herriko Etxeko Gela Berdean.
Bertso Saioa: Battitt Crouspeyre, Maindi Murua Berra, Mizel Mateo eta Ortzi Idoate bertsulariekin.
Ondotik edari eta Pintxoak.
Izenak eman behar dira, bai saiorendako bai baskariarendako. 06 81 51 96 83.
Izenak eman behar dira, bai saiorendako bai baskariarendako. 06 81 51 96 83.
Bertsularien Lagunak Elkartearen eskutik.
Igandean (07/19)
Arratsaldeko 5etan, BBAXren kontzertu akustikoa Aldaka Gaztetxean. Atsaskaria eta talo jatea.
Prezio librean.
Astelehenean (07/20)
Biduzeko karrika 21garrenean
17:30 : Dr Troll karrikako (eta baratzeetako) magoa.
Erreserbatzea baitezpadakoa da. Leku oso mugatuak (30 pertsona max.) Ikusgarria ez da haurrer bereziki zuzendua bainan haurrak ongi etorriak dira ere.
Parte hartze libre bat eskatua izanen zaizue bukaeran.
Erreserbatzeko : arno.aycaguer@gmail.com edo 06 70 12 33 45
18:30 : Aperitifa partekatua bakotxak ekarri jaki eta edariekin
Deneri idekia
20ak: Poteoa Donapaleuko ostatuetan
Donapaleuko ez-pesta on deneri.
Ezin komenta gehio.