Euskal irratietako entzule fidelak dakien bezala, ostiral goiz guziz, merkatuko bidean, asteko kantua entzuten du. Aste guziz talde edo jende desberdin batek bere kantua proposatzen du, usu aktualitateari lotua. Joan de astean, amikuztarren aldi zen, ta hara zer proposatu daukuten… Amikuztar kantu xahar baten bertsioa, « Domintxaineko Oilarra 2.0″. Juntaturik soinua eta hemen azpian, originala eta bertisoaren testuak…
Domintxaineko oilarra (Egiazkua)
bi bertset baditut orai eginik
suieta ukenik domintxainetik
oilarrak dituztela arras ñapurturik
aizoko oiluetan biziaturik
biba oilar zaharra
oi zer oilokaria
biba oilar handi lepo luzia
etxengo oiluetan ez dute gusturik
nahiago beituzte kanpokuetarik
atzamaiten dutela oi ez da dudarik
menturaz ez beti nahi dutenetarik
biba oilar zaharra
oi zer oilokaria
biba oilar handi lepo luzia
oiluez ere ez dira beti kuntentatzen
oilandak ere dituzte gaizki atakatzen
haien inuzentziaz dira baliatzen
lehuñ baten pare gero aplikatzen
biba oilar zaharra
oi zer oilokaria
biba oilar handi lepo luzia
orai nahi dianak kanbiatu oilarra
domintxainen bada mota partikularra
arrazaz handi eta ilun koloria
oiluen jokatzeko paregabia
Domintxaineko oilarra 2.0
biba oilar zaharra
ta ahate kriaxera
etxalde ttipier bizi luzia.
bi bertset baditut orai eginik
suieta ukenik domintxainetik
hegaztiak osagarrian, oi ez da dudarik,
aizokoak aldiz bai, marrantaturik
biba oilar zaharra
ta ahate kriaxera
biba uhart, bidan, ta eihartzia.
etxengo oiluetan ez dute griparik
tropa horiek baitira, kanpokuetarik
xuxenean dabiltza, oi ez da dudarik
menturaz ez beti handiek, nahi dutenetarik
biba oilar zaharra
ta ahate kriaxera
etxalde ttipier bizi luzia.
oiluez ere ez dira beti kuntentatzen
ahateak ere dituzte gaizki atakatzen
arau asto batzutaz dira baliatzen
zakurraren maneran, gero aplikatzen
biba oilar zaharra
ta ahate kriaxera
biba uhart, bidan, ta eihartzia.
orai nahi dianak kanbiatu istoria
laborairek botatu dute deiadarra
elkartasuna gure betiko sukarra
haundien kontratzeko paregabia
biba oilar zaharra
ta ahate kriaxera
etxalde ttipier bizi luzia.
Eta biba punki zakurzalea !!!! Eta kanutero independentista !!!!
Ezin komenta gehio.