Nafarroako bizirik pesta eguneko afitxa egin zaukun Aritz Ibarrak. Gero 14ko gerlari buruzko komiki batekin berriz jin zen gure ikustera ondoko urtean.
Gasteizeko adiskidea geroztik halako proiektu ero batean murgildu da : « garaiezinak omen ziren Inperioen erorketari biziraun dion Herriarena historia da. Erromatar konkistatik Nafarroako Erresumaren burujabetza osoaren amaieraraino (1620) euskaldunon biziraupenerako borondate historikoa laburbiltzen duen ilustrazio liburua da. »
250 orrialde izanen ditu orotara, eta edukiaren kalitatea bezala, edizioarena ere xeheki zaindua izanen da. Aitzinikusi kaleratze data: 2026ko martxoa.
Gaurdanik erosten ahal duzue 25€tan, eta argitaratu ondoan eskuratzen ahalko duzue, aurkezpen bira baten bidez.
Diru hori Aritzentzat laguntza baliosa izanen da proiektua bururaino eramaiteko.
Erosteko prest bazira, erraguzu mezu huni erantzunez, bere konduaren zenbakiak helaraziko dizkizugu ondotik.

Ezin komenta gehio.