2016ko urtarrilaren 22an, ostiral goizean, Amikuzeko ikastolako 4 eta 5. urtekoak Donapauleko zinemara joan ginen. Dantzaz Konpainiak dantza ikusgarri bat aurkeztu zaukun. Bi ikusgarri egin zituzten. Lehena, Barrock deitzen zen, eta, bigarrena, Txoriak. Azken horretan, Mikel Laboaren musiken laguntzarekin dantzatzen zuten.
Ikusgarria biziki untsa zen, polita eta girotsua. Dantzatzeko manera desberdinak ageri ziren eta musika untsa zen.
Arratsaldean, Dantzaz Konpainiako lau dantzari jin ziren Ikastolara: Richard (Norbegia), Josu (Irun), John (Inglaterra) eta azkenik Gilles (Belgika). Lehenik, haiekin berotu ginen eta dantzan hasi ginen. Gero, koregrafia bat asmatu ginuen.
Biziki untsa zen. Koregrafia biziki polita muntatu dugu. Bi dantzari inglesez mintzo ziren, beraz piska bat trabagarria zen baina irringarria ere.
Amikuzeko ikastolako 4 eta 5. urtekoak
Ezin komenta gehio.