Euskal zinemak loraldi bat ezagutzen du azken laspost urte horietan. Badira zinemaldietako sail ofizialetan agertzeko on diren horietarik, gure ezagupen gosea harrotzen dutenak bidenabar.
Eta badira beste batzu, bestelako bideak hartzen dituztenak. Horietarik ditugu KATIOTSAK LOGIA kultur elkarteak eskaintzen dauzkigun bi filma hauek, trilogía bateko bi lehenak. Formaren aldetik zonbi edo fantastiko filmen sailean ezartzen ahal dira, zientzia fikziozkoak bestela erranik. Baina erran daiteke ere umore haundiko filmak direla, ikusirik nola tratatzen duten euskaldunen historia eta bere pertsonaiak, ahantzi gabe gaurko gure arteko maitasun eta ezinikusiak ere hor nonbait dabiltzala.
Argumentua sinplea da. Ikusirik gaurko egoera ezin jasana zaiela, ikerlari batzuk ZUMALAKARREGI general karlista berpiztea lortzen dute, gauzak beren onera itzul ditzan euskal herrietan. Ordutik karlista zonbiak (proto-abertzaleak direnak egile arkeologoen erranetan) denetan agertzen ari dira. Bigarren atalerako, soberan direla pentsatzen dute Partidu Nazionalista Banpirokoek. Izurriteari buru egiteko AGIRRE lehendakaria berpizten dute. Lehia gogorra suertatuko zaie, ezen bai zonbiak bai eta banpiroak jende odolez asetzen dira, eta ainitz izanez, gero nekezagoa dute beren biziraupena… Hirugarrenean Antso Handia agertuko omen dela jakin dugu… (eta Amikuzen ere filmatzekoak dituzte parte batzu!) ;)))
Ezin komenta gehio.