Uztailetik agorrila undarrera, Donapaleuko pilota plaza animatzen da asteazken arratsalde guziz, esku-huska eta joko garbi pilota partidak iragaiten baitira, Donapaleuko pilota elkarteak antolaturik. Pilota plaza jendez betetzen hasten da 5.30etarik goiti. Hor dira ere Amikuzeko ikastolako aitamak, uda osoan aldizkatzen baitira taloak prestatzeko eta edariak zerbitzatzeko : taloa hutsik, artekia, ardi gasna edo txokolatearekin. Pilotazaleak bezala talozaleak ere badira frango, arratsalde apalean hurbiltzen direnak!
Hitzordua gogoan atxik ezazue beraz, oino asteazken zonbaitzu gelditzen baitira. Talo bat erosiz ikastola duzue sostengatzen bai eta ere gure hizkuntzaren erabilera.
Ezin komenta gehio.