Irakurketa publikotik eta hitzaldi gaualditik landa, ez ginuen migrazioaren inguruko gogoeten partekatzea hortan uztekoa. Lartzabaleko Manex Erdozaintzi eta Donapaleuko Amikuze kolegioetara bisita egin du Ametsek.
Euskara erakasleek beren gelan Miñan liburua landua zuten. Jadanik horien ikasleetarik 30 batek irakurketa publikoan parte hartu zuten Etxekopar kolegiokoekin batera.
Ametsi haurrek hautatu pasarte batzu irakurri dizkiote eta elgarren arteko solasa piztu dute, bakotxak bere pentsamendu eta sentimenduak partekatzen zituela.
Amikuzeko irratiak bildurik, batzu eta besteen eleak hemen dituzue, bai eta ere, nolaz ez, Ametsen bertsu bat haurreri eskainia.
Ezin komenta gehio.