« 2014ko azaroaren 11 da, Lehen Mundu Gerraren armistizioaren urteurrena. Urtero bezala, Urruñan gerla hau oroitarazten duen monumentuaren pean bildu dira zenbait herritar. Frontean hil ziren soldadu haien patriotismoa eta balentriak goraipatu dituzte bertan. Gauean baina, iluntasunak kaleak estali dituenean, oroitarriko pertsonaiek bizia hartu eta gertatutakoaz mintzatzen hasiko dira, orain arte itzaletan izan diren bizipenak argitara ateratuz.
Murgil zaitez Frantziaren menpeko euskal lurraldeak bete-betean kolpatu zituen eta belaunaldi oso bat xehatu zuen gertaera ikaragarri honetan. »
Aritz Ibarra Gasteizeko marrazkilariak, joan den urtean Urruñan egin zuen egonaldia Udalbiltzak antolatu « Guretik sortuak » ekimenaren karietara. Orduan hasi zuen komiki honen giroa lantzen, eta horra non, azaro honetan ekartzen digun, bero-beroa labetik jalia, komiki oso baten oparia.
2024ko azaroaren 9an, Donapaleuko mediatekan, goizeko 10ak30etan dugu hitzordua Aritz eta bere obrarekin. Gerla handian galdu hainbat eta hainbat gure familietakoak gure maneran oroitzeko parada ezin hobea…
Ezin komenta gehio.